XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ADITZ MODALAK EUSKARAZ

Hiru dira euskaraz aditzen bidez modaltasuna adierazteko dauzkagun tresnak: a) LAGUNTZAILEaren barruko partikula modalak (al 1, al 2, berri, bide, edo, hurran, gogo, ohi, omen/ei, ote).

LAGuntzailea majuskulaz idazten dut zera adierazteko, aditz laguntzaileaz ez naizela mintzatzen agerian uzteko, LAGUNTZAILE deritzon osakideaz baizik, h.d, ondoko erregela honen bidez berridatz daitekeen eta eztabaidatu gabe abiapundutzat ematen dudan konstitujenteaz: (1) LAG / partikula modalak / laguntzailea}.

b) Aditz modalak: ahal izan eta ezin izan.

c) Aditz semimodalak: behar izan eta nahi/gura izan (nahiago/gurago izan.

1.0. Ezaguna izateagatik partikula modalen erabilkuntza oraingoz albora uzten dut, beraz aditz modalak deitu ditudanak deskribatzen hasiko naiz.

Halaz ere, esan dezagun ohi partikulatzat jotzen dudala, eta horregatik ez dudala aurkezpentxo honetan erabiliko, nahiz eta agerian dagoen euskalki batzuetan bederen, sartaldekoetan hain zuzen ere, aditz-jokabidea duela.

1.1. Aurrean esan bezala aditz modal bi daude euskal gramatikan: ahal izan eta ezin izan, beste aditzek ez daukaten jokabide morfologikoaz agertzen zaizkigunak.

Esate baterako, honelako adibideak aurki ditzakegu: eta perpaus honen ezezko biak: edo honelakoa: .